GIZA TALDEA

BARRENETXE 1980tik Euskal Herriko barazki tradizionala ekoizten dugun nekazari profesionalen kooperatiba bat gara.

Merkatuarekin dugun hurbiltasunak eta moldakortasunak gure produktuak freskotasun eta heldutasun hobezinez zerbitzatzeko aukera ematen digu. Benetako Barrenetxe produktuen zaporearekin eta kalitatearekin dugun konpromisoa da.

BARRENETXE

Nekazari tradizionalak gara, baina aitzindariak ere bagara gure landa-ingurunearen jasangarritasunerako egokiak diren teknika berritzaileak aplikatzen.

Gure produkzio-prozesuak identifikatuz gero, edozein produkturen historia jakin dezakegu uneoro, ereiten direnetik azken kontsumora arte. Elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna bermatuz.

Barrenetxe01
Barrenetxe02
Barrenetxe03
Barrenetxe04

PRODUKZIOA

Barrenetxek Bizkaiko kostaldearen eta barnealdearen artean (Lea-Artibai eta Uribe-Kosta) ditu bere ortuak sakabanatuta, urte osoan zehar bere ekoizpenei jarraipena emateko.

Laboreak lurrean edo beste substratu batzuetan egiten dira, aire zabalean zein negutegietan. Eguneroko bilketak Etxebarri-ko egoitza nagusian sailkatu eta ontziratzen dira, gure bezeroei produktuaren freskotasuna ziurtatuz.

KALITATEA

Barrenetxeko langileok kualifikazio handiko taldea osatzen dugu. Esperientzia eta tradizioa uztartzen ditugu lurra zaindu eta ingurumena errespetatzen duten barazki naturalak ekoizteko teknika berritzaileekin.

Antzinako barietate autoktonoak lantzen ditugu, Euskal Herriko baratzeko benetako produktuen zapore eta kalitatearekin konprometituta gaudelako. Horregatik, gure baratze guztiak ekoizpen-sistema jasangarrietan ziurtatuta daude, hala nola Ekoizpen Integratuan eta Global Gap delakoan.

  • Barrenetxen euskal jatorriko produktuak eskaintzen ditugu, benetakoak.
  • Gure ekoizpenak ingurumena errespetatzen du.
  • Ekoizpen-baliabide eta -mekanismo naturalak erabiltzen ditugu, epe ertainean nekazaritza iraunkorragoa garatzen laguntzeko.
  • Elikadura-segurtasuna eta -higienea bermatuta.
  • Produktu % 100 naturalak eta kalitate gorenekoak.
  • Trazabilitatea.