SALMENTA-BALDINTZAK

Gure webguneko dendatik nahi dituzun produktuak aukeratzen dituzu. Zure erosketa-saskian pilatuko dira. Produktuak egiaztatu eta erosketak egin ahal izango dituzu. Ordaintzeko hainbat metodo eskaintzen dizkizugu, gehien komeni zaizuna aukera dezazun.

Bezeroari arreta emateko gure zerbitzuaren bidez, edozein zalantza kontsultatu ahal izango diguzu helbide honetan: barrenetxe@barrenetxe.com edo, bestela, gure telefonora deituta: 94 6168143 astelehenetik ostiralera 8etatik 15etara.

Penintsulara egiten ditugu bidalketak.

Zure eskaera baieztatuta iristen denean, ahalik eta azkarren prestatuko dugu, produktu freskoak jaso ditzazun.

Barrenetxetik zure atera salgaiak bidaltzeari lotutako zeregin guztiez arduratzen gara. Merkantzia entregatzeko konpromisoa 24/48 ordukoa da garraio-agentziaren bidez.

Asteko saskiak prezio barruan ditu garraio-kostuak. Gainerako produktuen bidalketa pisuaren eta norakoaren arabera baloratzen da:

 Probintzia barrukoaEskualde barrukoaPenintsula barrukoa
1 kg-ra arte4,064,594,70
2 kg-ra arte4,294,814,94
3 kg-ra arte4,515,045,17
4 kg-ra arte4,745,275,42
5 kg-ra arte4,904,415,58
10 kg-ra arte6,416,937,15
15 kg-ra arte7,798,468,68
Kg Gehigarria0,270,300,36

Produktu galkorrak direnez, ezin dira jatorrira itzuli. Horregatik, entregak onartzeko eskatzen dizugu, partzialak izan arren, ahalik eta elikagai gutxien alferrik galtzen saiatzeko. Gure kalitate-bermearen arabera, egoera txarrean iristen den edozein produktuk kalte-ordaina jasoko du edo birjarri egingo dugu.

  • Kutxa oso egoera txarrean badago (argi eta garbi hautsita edo bustita): ez onartu fardel hori entregatzea, baina BAI eskaeraren gainerako fardelak, baldin baleude. Jasota utz ezazu entregaren frogagirian eta, ahal izanez gero, egin ezazu argazki bat eta hona bidal iezaguzu: barrenetxe@barrenetxe.com.
  • Fardel guztiak iristen ez badira, onartu entrega, baina adierazi entrega-agirian fardel guztiak ez direla jaso. Jarraian, idatzi barrenetxe@barrenetxe.com helbidera, erreklamazio bat ireki ahal izateko.
  • Eskaera adostutakoa baino 24 ordu geroago iristen bada, entrega onartu eta, kutxa irekitzean, egoera txarrean dagoen piezaren bat ikusten baduzu: bidal iezaguzu mezu elektroniko bat barrenetxe@barrenetxe.com helbidera, produktuen izenarekin eta egoera txarrean dauden piezen kopuruarekin, bai eta horien argazki bat ere. Gure produktuen kalitatea bermatzen dugu beti.

ORDAINTZEKO ERA

Egin zure ordainketa zuzenean gure banku-kontuan. Mesedez, erabili eskaeraren erreferentzia ordainketa-erreferentzia gisa. Eskaera ez da bidaliko zenbateko osoa gure kontuan jaso arte. Bidalketa arindu nahi baduzu, bidal iezaguzu egiaztagiria helbide honetara : barrenetxe@barrenetxe.com

Erosi modu azkar eta seguruan gure dendan. Zure helbide elektronikoa eta pasahitza besterik ez duzu behar. Ez dituzu txartelaren digituak idatzi behar.